Gizarte honek jakin behar du asmatutako parodia horren atzean dauden antzerkigile profesionalen asmoa ez dela ikusleari barre eragitea, baizik eta eskubideak murriztea. Horregatik, oraingo politikak bestelako hitzak, baloreak osatu behar ditu, egunero elkarrizketek norabide ezberdina har dezaten. Baina horretarako sinetsi behar dugu aukera egon badagoela. Ez da erraza, eta ez da izango; hori badakigu. Gainera, aurreikuspenak ez dira oso baikorrak; geurean ere, nola ez, musikaren doinuak aurrekoaren segida izango du. EAJk jada bere urratsak egin ditu, eta ez du ematen politikaren hariak mugitzen dituztenek melodia aldatzeko asmoa dutenik. Hala ere, orain, inoiz ez bezala, bestelako politika ahotan hartuta (Sortu), benetako aldaketaren aldarria erreibindikatu behar dugu. Ezin dugu geure indarra etsipenaren bidez kanalizatu. Ezin dugu gure irria hipotekatu.
Juan Luis Mugertza idazle berangoztarra gaur "Gara"egunkarian gaur argitaratutako artikulua
[©