"Behar zaituztegu oraindik" esan du Joan Mari Torrealdaik Martin Ugalde Kultur Parkean "Euskaldunon Egunkaria"-ren itxieraren 10. urteurren egunean. Andoainen egindako
ekitaldian Egunkariaren zauriari odola dariola oraindik esan du eta hori itxi beharra aldarrikatu. Bertan izan dira "Egunkaria auziko" auzipetuak, langile ohiak, baita hainbat arlotako eragile eta ordezkariak ere, baita Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao ere. Juan Mari Torrealdaik gogorarazi du oraindik auzi ekonomikoa zabalik dagoela, eta guztion babesa eskatu du, auzi ekonomikoa absoluzioarekin itxi arte. Zortzi auzipetu daude Euskaldunon Egunkariko auzi ekonomikoan: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Joxe Mari Sors, Ainhoa Albisu, Mikel Sorozabal, Begoña Zubelzu eta Fernando Furundarena. "Berria" kazetak
webgune berezia egin du Euskaldunon Egunkaria auziaz. Horretaz gain, #Egunkaria10Urte etiketarekin ari dira itxiera gogoratzen Twitterren. Argazkian, 2009ko abenduaren 19an, "Egunkaria" auziko akusatuen aldeko mobilizazioa egin zuten Bilbon milaka lagunek.