Azken haizeteak direla eta, apurtu egin dira Plentziako Zubi Zuri deritzon pasabidean era iraunkorrean ikusgai jarritako laminetako batzuk. Gauzak horrela, horiek ordezkatzeko orduan, 2011ko uztailaren 15eko
Arartekoaren ebazpena jarraitzeko eskatu dio
Plentziako Bilduk Isamari Zarauza alkateari. Laminak genero ikuspegitik berrazter zitzala eskatu zion
Arartekoak
Udalari: "Plentziako Udalari gomendatzen zaio, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioari jarraituz, hiri horretako Zubi Zuri deritzon zubiaren pasabidean era iraunkorrean ikusgai jarritako laminak genero ikuspegitik berrazter ditzala eta, ondorioz, hautatutako argazki eta testuak ordezka ditzala, emakumeek hiriko bilakaera sozial, kultural eta ekonomikoan izan duten presentzia esplizituki islatzen duten beste batzuk ipinita", aipatzen zuen ebazpenak. Argazkia: cc-by-sa Plentziako Bildu.