Leioako Udalak Kultur Maratila egitaraua prestatu du aurten ere, eta protagonista nagusiak musika, antzerkia eta zirkua izango dira. Horrela,
Kultur Leioa aretoak oso-osorik euskaraz izango den egitaraua eskainiko du otsailaren 28tik martxoaren 3ra,
Artedrama plataformarekin lankidetzan. Gainera,
Korrika laster izango dugunez, Artedramako lagunek sarrerak oparitu dizkiete
Berbalamiñe euskara elkarteko lagunei. Horrenbestez, bina txartel zozketatuko dituzte honako ikuskizunetarako: otsailaren 28an, "Iragan perfektua" antzezlana (Horman Poster kolektiboa); martxoaren 1ean, "Poza: Zergatik dantzatzen dute Bosniarrek?" antzezlana (Metrokoadroa kolektiboa); eta lehen aipatu egun berean, "Bi arreba" (Xabier Lisazo eta Andoni Egaña) musika eta bertso ikuskizuna. Parte hartzeko mezua bidali beharko da
berbalamine[abildua]gmail.com helbide elektronikora, izen-abizenak eta telefono zenbakia jarriz. Zozketa otsailaren 26an egingo dute. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Mikel Martinez (Tartean), Ander Lipus (Artedrama), Jon Lazkano Leioako Kultur zinegotzia eta Igor de Quadra (Horman Poster Kolektiboa), atzoko prentsaurrekoan / © Leioako Udala.