EAJren Bizkaiko burukide izendatu dute Aitziber Oliban astrabuduarra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ots. 22a, 00:43

Gaur arratsaldean Sabin Etxean batzartu den EAJren Bizkaiko Herrialde Batzarrak Itxaso Atutxa hautatu du Bizkai Buru Batzarreko (BBB) presidente. Uri Erakunde ezberdinetako ahaldunek Atutxa izendatu dute, Andoni Ortuzar BBBren aurreko presidentea EBBren presidente hautatua izan zenez geroztik, iturri jelkideek azaldu dutenez. Herrialde Batzarrak bilkura berean hautatu ditu BBBren lau burukide berri, arrazoi ezberdinengatik Bizkaiko jeltzaleen exekutiban hutsik geratu ziren tokiak betetzeko. BBBren burukide berriak izango dira: Jon Andoni Atutxa, Iñaki Isasi, Juan Félix Naberan eta, azkenik, Aitziber Oliban astrabuduarra. Erandioko aipatu auzoko 31 urteko alaba Zientzia Politiketan zein Ikerkuntza eta merkatu Tekniketan lizentziatua da eta Demokrazia Parte Hartzailean graduondoa dauka. Erandioko Udaleko zinegotzia izan zen 2003tik 2011ra, besteak beste, Euskara eta Gazteria zein Enplegu eta Ekonomia Sustapen arloetan. Eta epealdian Bizkaiko EGIren Herrialde Kontseiluko kidea (2006-2011). Argazkian, Aitziber Oliban Gutiérrez EAJren hauteskunde ekitaldi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun