Bestalde, PPk Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu dio Metro Bilbaok "baztertutako zerbitzuak berehala jarri ditzala berriro martxan". Izan ere, talde popularraren arabera, murrizketa horiek "pilaketak sortzen dituzte nasetan eta arriskuan jartzen dute erabiltzaileen segurtasuna". Halaber, Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) Metro Bilbaoren 2013rako tarifak ezartzeko berehala hartutako erabakiaren aurrean, Bilduk arauz besteko proposamena aurkeztu du, Bizkaiko Batzar Nagusiek erakunde horretako arduradun berriei tarifak aurten "izoztuta" mantentzea eskatzeko.
Edonola ere, Herri Lan eta Garraioetako Batzordea Bilduk Itziar Garamendiri egingo dion galderaren erantzunarekin hasiko da, 9:30ean. Hain zuzen ere, Bilduk Herri Lan eta Garraio Sailaren bi milioi euroko kreditu transferentzia onartzeko 2011ko zemendiaren 29an hartutako akordio-proposamenari buruz egingo dio galderea; kreditu hori "751.00/510.301/06.03 jatorrizko aurrekontu-sailetik, 2007/0160 CTB aurrekontu proiektutik, 741.02/510.301/06.03 aurrekontu-sailera, 2007/0021 aurrekontu proiektura" transferitu zen.