Bizkaiko Foru Aldundiak berritu egingo du
Barik txartelaren web orrialdean
Bizkaibus zerbitzuari buruz dagoen informazioa, Itziar Garamendi Herri Lan eta Garraio Saileko buruak asteartean Gernikan adierazi duenez. Batzar Nagusien osoko bilkuran, Garamendik iragarri zuen
Bizkaiko Garraio Partzuergoari (BGP) eskatuko diola Bizkaibuseko kabinak jaso daitezela Barik txartela saldu eta kargatzeko guneen zerrendan. Herri Lan eta Garraioen diputatuak adierazi zuen "haserre" dagoela joan den astera arte www.tarjetabarik.net web orrialdean Bizkaibusi buruzko informazioa "osatu eta eguneratu gabe" zegoelako. Gernikako agerraldian, Garamendik gogorarazi zuen Bizkaibuseko kabinetan Barik txartela kargatzeko beharrezkoa den teknologia dagoela, eta, beraz, zerbitzu hori agertu behar zela web orrialdeko informazioan. Azkenik, foru arduradunak adierazi zuenez, Bizkaibus kabinetan, orain arte legez, kargatu ahal izango da Barik txartela, Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin lankidetzan eta koordinatuta. Argazkia: cc-by-sa
aiaraldea.com.