Gazte Komunisten Kolektiboak gazte komunisten erakunde bat da, ildo marxista-leninista darabilena eta "Espainiar Estatuan komunismoa eta sozialismoa ezartzeko" lan egiten duena. Hego Euskal Herrian bere erreferente politikoa Euskal Komunistak (EK-PCPE) dira. GKK-ek internazionalista, antifaxista eta antinperialistatzat dute haien burua eta gazte eta ikasle mugimenduetan zein langile borrokan aritzen dira, besteak beste. Hego Euskal Herriari Espainiako Herrietako Errepublika konfederatu eta sozialista proposatzen diote, independentziarako aukera onartuko lukeen autodeterminazio eskubidearen bermea lukeena.
Uribe Kostako Gazte Komunisten Kolektiboaren oharra
Kolektibo berri bat jaio da Uribe Kostan (GKK)
Kapitalismoaren krisi estrukturala gogor jotzen ari zaio Uribe Kostako gazteriari. Langabeziaren hazkundea, familia askoren etxe-galera, gazte askorentzako zailtasunak ikasketa unibertsitarioetara sarbidea lortzeko, lan prekarietatea eta batez ere gure auzoetan bizi diren klase sozialen arteko desberdintasun handiak... Hori guztiori onartezina da eta arrazoi nahikoa gazte komunisten antolakuntzarako Uribe Kostan.
Aipatu beharra dago, Ibaizabalen eskuinaldea, historikoki, burgesia euskaldunaren zein espainiarraren gotorleku izan dela, batez ere Getxoko udalerria, bertan burgesiak luxuzko etxeak eraikitzen zituela langileen etxe miserableen aurrean, zeintzuk Ibaizabalen ezkerraldean bizitzen ziren, fabriken inguruetan.
Urteen bidean egoera aldatuz joan zen, hirigintzaren espantsioak bidea eman du burgesia txikiak eta langileriaren zati batek udalerri hauetan ezartzeko haien bizilekua, batez ere Algorta, Sopela, Berango eta Leioan. Bestalde, Getxoko Areeta, Neguri eta Galeak burgesia handiaren gotorleku izaten jarraitzen dute. Bertan luxuzko etxeak, luxuzko autoak eta luxuzko arropadun burgesak, aurrean bertan ikusten dituzte gazte langabeek.
Aurreko errealitatea kontrajarriz, Altzaga, Astrabudua, Lamiako edo Itzubaltzeta / Romo, langile tradizioa duten auzoak izan dira kapitalismoaren krisia gehien pairatzen ari direnak. Horren adierazle izan daiteke, Bizkaiko erosketa saski garestiena Getxon izatea, urteko bataz-besteko 7.155 euroko gastuaz. Hala, burgesia handiak, ertainak eta txikiak janariagatik prezio horiek ordaintzen jarraitzen badute supermerkatuek ez dituzte prezioak jaitsiko, udalerri horietako langileria eta herri sektoreak larriki kaltetuz. Horrekin batera, etxebizitzak alokatzeko prezio altuenak Getxok dituela esan dezakegu.
Horregatik, Uribe Kostako hainbat gaztek desberdintasun sozial horien aurka borrokatzeko antolatzea erabaki dug,u gure auzoetako langileria eta herri sektoreko, ikasle, gazte langile eta langabeei klase kontzientzia sortaraziz, horren bidez, sozialismoaren eraikuntza ahalbidetzeko. Bidegabea den eta Euskalerriaren kasuan nazio eta klase gisa zapaltzen gaituen sistema suntsitzeko era bakartzat ikusten dugu eta.
Krisi Kapitalista aberatsek ordain dezaten, antola zaitez gazteri komunistan!!!
Gazte Komunisten Kolektiboak