Ildo berean, atzo ehunaka lagunek hartu zuten parte eskualdean 197/2006 dotrinaren aurkako azken ostiraleko mobilizazioetan. Besteak beste, Algortan 140 bat pertsona batu ziren, Bilgune Feministak deituta. Itzubaltzetan, 76 izan ziren; Plentzian, 16; Lemoizen, 14; eta Urdulizen eta Gorlizen, hamarna. Leioan, Sopelan eta Erandion ere izan ziren protestak.
Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" egun Valladolideko espetxean dago eta 18 urte eta lau hilabete daramatza preso. Urte gehienetan sakabanaketa politikaren biktima izateaz gain, FIES erregimena eta isolamendua ere pairatu ditu. Irteera data 2013ko maiatzaren 4rako bazuen ere, orain baliteke 11 urte gehiago barruan eman behar izatea.