2013ko bigarren lahilekoko
Ekogune ikastaroetan parte hartzeko izen-emate epea zabaldu berri du
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Jasangarritasun Sailak. Hurrenez hurren, terrazako ortua, ortu organikoa (oinarrizkoa) eta lore-apaingarriak zelan landu ikasteko aukera izango dute Mankomunitateko zazpi udaletako batean (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela edo Urduliz) erroldatuta dauden gizon emakumeak. Horretaz gain, basa landareak, itsasertzeko landareak eta gure baso eta inguruetako zuhaitzak identifikatzeko ireera bana ere egingo dute; eta horietarako ere izena eman beharko da. Inskribatzeko epea martxoaren 30era arte zabalik egongo da. Horretarako,
cursos[abildua]uribekosta.org helbide elektronikora, 946 762 872 fax zenbakia edo posta arrunta (Gatzarriñe, 4 48600 Sopela) erabili beharko dute interesdunek. Onartuen zerrenda 2013ko apirilaren 15ean argitaratuko dute. Argazkian, inausketa kanpaina ere aspalditik abian du Mankomunitateak / © Barrika.net.