Itziar Garamendi Herri Lan eta Garraioen foru diputatuak ostiralean adierazi zuen
Metro Bilbaoren zuzendaritza berria "aztertzen ari dela" aurreko kudeatzaileek ezarritako ordu-maiztasunen murrizketa. Helburua da erabaki hori hartzeko oinarri izan ziren premisak zerbitzuaren errealitatearekin bat datozen egiaztatzea, gaineratu zuenez. Ildo horretan, foru diputatuak azaldu zuen ezen, Metro Bilbaoren zuzendaritza berriak emandako datuen arabera, aurreko zuzendaritzak argudiatu zuela diru asko aurreztuko zela maiztasunak murriztu eta eguneko 45 bat zerbitzu kentzeko erabakiari esker: "Izan ere, aurreko kudeatzaileek egindako zenbatespenaren arabera, 748.000 euro aurreztuko ziren urteko: gidatze-ordu gutxiago direla eta, 429.000 euro, eta energia kontsumoa eta mantentzea direla eta, 318.000 euro". Besteak beste, Metro Bilbaoko maiztasunak eta zerbitzu bereziak berreskuratzea
eskatu dute Bilduk eta PPk Bizkaiko Batzar Nagusietan. Argazkian, bidaiariak metro geltoki batean, artxiboko irudian.