Leioako Udaleko Hezkuntza Arloak 0-2 eta 2-6 adin tarteetako umeen gurasoentzako "on line" formazio-ikastaro bana antolatu du, Etxadi familia-psikologiako kabineteak zuzenduta. Helburua urte horietako haurren hazkuntzan eta heziketan familiei laguntza ematea da, tokiko iturriek adierazi dutenez. Ikastaroek agertu beharreko bi saio izango dituzte: bata, martxoaren 13an; eta bestea, ekainaren 12an. Berdin ikastaro bietarako; gainontzeko orduak ordenagailuaren bidez egiten baitira. Matrikulazioa 946 072 576 telefono zenbakiaren bidez edo Kultur Leioako laugarren solairuan egin beharko da, martxoaren 12a baino lehen (tokiak mugatuak dira). Matrikularen kostea 59 eurokoa izango da. Argazkian, Algortako Larrañazubi Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeko ikasle eta irakasleak, artxiboko irudian / © Eusko Jaurlaritza.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!