Gazte bat atxilotu dute Algortan beste bati kolpatu eta motxila lapurtzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ots. 25a, 13:23

Ertzaintzak 20 urteko gizonezko bat atxilotu zuen joan den larunbatean Algortan, beste gazte bati eraso eta lapurtzea leporatuta. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, goizeko 7:20 aldera jaso zuen abisua polizia autonomikoak, Bidezabalgo metro geltokian lagun bat kolpatu zutela esanez. Ertzainak bertara heltzean, tokiko segurtasun zaindariak artatzen ari ziren mutila, aurpegia handituta eta odola zeukala. Ondoren, anbulantzia batek eraman zuen Gurutzetako ospitalera. Bada, beste gazte batek eraso eta motxila lapurtu zion horri, polizia iturriek zabaldutakoaren arabera. Lortutako deskribapenaz baliatuta, bilatzen hasi eta Algortako Telletxe plaza inguruan identifikatu eta atxilotu zuten ustezko erasotzailea. Atzo eraman zuten epailearen aurrera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun