Atzerritartasunari buruzko informazio saioa egingo dute etzi Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ots. 25a, 14:07

Atzerritartasunari buruzko beste taldeko informazio saio bat izango da etzi, asteazkena, otsailak 27, legedi horretan aditua den pertsona baten eskutik, Algortako Villamonteko kultur aretoan. Getxoko Udalak Elkargune etorkinentzako harrera programaren barruan antolatuta, ekimena hilabetero, azken asteazkenetan egingo dute, 19:00etatik 21:00etara; uztailean, abuztuan eta abenduan izan ezik. "Doako saioak biztanle guztientzat izaten dira, eta oso interesgarriak dira pertsonak erregularizatzeko izapideak hasi behar dituzten enpresa edo pertsona enplegu-emaileentzat", udal iturriek aipatu dutenez. Informazio gehiago 944 660 151 telefono zenbakian edo www.getxo.net udal web gunean eskura daiteke. Argazkian, Getxo udalerrira heldutako hainbat etorkin / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun