Martxoaren 1etik 3ra arte Sopelatik irten barik erosketak egiteko aukera izango da, tokiko salerosle elkarteak antolatu duen outlet azokari esker. Aurten lehen aldiz, gainera, udaletxean jarriko den karpan inguruko herrietako merkatariak ere batuko dira, Uribe Kosta, Mungialdea eta Txorierritik heldutakoak, hain zuzen ere. Beraz, martxoko lehen asteburuan eskualde mailako lehenengo azoka ospatuko da Sopelan, udal iturriek azpimarratu dutenez. Salerosle Elkarteko lagunek adierazi duten legez, azokan hamaika produktu erosi ahal izango dira: arropa, bitxiak, etxeko artikuluak, eta abar. "Gainera, denboraldi amaiera denez, prezio baxuagoan erosteko aukera izango dugu", zehaztu dutenez. Urtean outlet azoka bi antolatzen dituzte: hurrenez, hurren, uda amaieran eta negu amaieran. Ordutegia honakoa izango da: ostiral eta larunbatean, 11:00etatik 20:30era; eta igandean, 11:00etatik 14:00etara. Argazkia: ©
Sopelako Udala.