Bizkaiko Medicus Mundi elkarteak "Nire gorputza, nire sexualitatea" bertso-paper lehiaketa abiatu du Getxo udalerrian;
Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) eta
Egizu Getxo Euskaldun! elkarteak lagunduta, eta Udalaren diru-laguntzaz. Aipatu ekimenak Euskal Herrian zein Hegoaldeko herrialdetan emakumeek gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez erabakitzeko duten eskubidearekiko errespetua aldarrikatzea du helburu. Lehiaketa horretan Getxo udalerrian jaio, lan egin, ikasi edo bizi den pertsona orok parte hartu ahal izango du, partaide bakoitzak nahi adina bertso-sorta bidal dezakeela. Bertsoak martxoaren 17a baino lehen honako helbidera bidali beharko dira: Nire gorputza, Nire sexualitatea / bertsopaper lehiaketa / Medicusmundi Bizkaia / Begoñako Andra Mari kalea, 20 behea. 48006 Bilbo; edo
educa.bizkaia[abildua]medicusmundi.es helbide elektronikora. Gaia menperatzeko eta bertsoak nola sortzen diren ikasteko doako tailer irekia antolatu du ALBEk astearte honetarako, otsailak 26, 18:00etatik aurrera, Villamonteko kultur etxean, Algortan. Argazkian, Itxaso Paya Ruiz bertsolaria Balmasedan burututako
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketan / cc-by-nc-nd Bizkaiko Bertsozale Elkartea - UKBERRI.NET.