Gobela ibaian uholde arriskua gutxitzeko, URA Uraren Euskal Agentziak Itzubaltzeta / Romoko Errekagane kalean egingo dituen lan berriak direla eta, 85 zuhaitz kendu egingo ditu
Getxoko Udalak, proiektua gauzatuko den guneetan. "Halere, URA egiten ari den jarduerak, urbanizatze fasean, tamaina handiko 40 zuhaitz berri landatzea aurreikusten du", tokiko iturriek adierazi dutenez. Gobela ibaiaren egokitzapen hidraulikorako eta ingurumena lehengoratzeko proiektuaren hirugarren faseak Leioako Etorbidetik Cristobal Valdés hustubidera arteko tartea barne hartzen du. Proiektuak, hain zuzen, bi etapa ditu, Avanzada Etorbideak bereizten dituenak. Lehenengoan, dagoeneko hasia den horretan, Avanzada eta Cristobal Valdés gainezkabide arteko zatian egingo dituzte lanak. Fase berri osoaren iraupena uste da 30 hilabetekoa izango dela. Lehenengo zeregina lanek ukitutako guneetatik zuhaitzak kentzea izango da. Jarduera hori joan den asteartean abiatu zuten. "Ez dira espezie bereziko zuhaitzak, udalerriko hainbat lekutan topa daitezkeen horietakoak baizik (makalak, bananondoak, sasiakaziak, sahatsak eta ezkiak, nagusiki)", aipatu dute udal iturriek. Lorezaintzako zerbitzukoek ale guztiak berriz aztertu dituzte, zeintzuk birlandatu ahal dituzten jakiteko. Aukera hori, baina, bi bananondo alerekin bete daitekeela, bideragarri izan daitekeela, erabaki dute. Argazkian, otsailaren 19an Errekaganen txikitutako zuhaitzetako bat.