Agroekologiari buruz arituko dira ostegunean Plaza Beltzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ots. 25a, 23:11

Ostegun honetan, otsailak 28, "Agroekologiarantz..." izenburuko kafe tertulia izango da Plaza Beltza herri kultur-gune sopeloztarrean. Bertara gonbidatu dituzte EHNE Bizkaia eta Vía Campesina eragileetako kideak zein Zeberioko baserritar bat, Uribe Kostako Agroasanbladak adierazi duenez. Hitzordua Larrabasterrako Akilino Arriola kaleko lokalean jarri dute, 19:00etan. "Behin baino gehiagotan entzun dugun agroekologiaren inguruan arituko gara: zein ezberdintasun dago ekologia eta agroekologiaren artean? Agroekologia al da landu beharreko eredua? Zergatik? Bestalde, munduko hainbat herrietan martxan jarri diren dinamiken berri izango dugu, Kubako campesin@ a campesin@ metodologia kasu. Euskal Herriko esperinetzia praktikoak ezagutzeko aukera izango dugu: hasierako kezkak, aldaketak, orain arteko ibilbidea...", azaldu du Uribe Kostako Agroasanbladak. Argazkian, 2009ko azaroaren 6an, Plaza Beltza kultur elkarteak Plaza Beltza herri liburutegia zabaldu zuen Larrabasterrako Akilino Arriola kalean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun