"Eman euskara elkarri" lelopean, datorren martxoaren 14an abiatuko da Andoainetik Korrika 18, hamaika egunez Euskal Herria zeharkatu ondoren hilaren 24an Baionan amaitzeko. Hain zuzen ere, gaur argitu dute zein izango den euskararen aldeko nazio mobilizaziorik handienaren ibilbidea antolatzaileek. Gurean, Erandio udalerritik birritan igaroko da Korrika. Batetik, martxoaren 21ean, osteguna, Sondikatik helduko da 17:10 pasatxo, San Inazio (Bilbo) aldera egiteko 17:35 inguruan. Hurrengo egunean, hilaren 22an, ostiralarekin, berriro Erandion sartu 12:15ean eta Leioa, Itzubaltzeta / Romo, Algorta, Berango, Sopela, Barrika, Plentzia, Gorliz eta Urduliz zeharkatuko ditu euskararen aldeko lasterketak. 17:35 inguruan joango zaigu, Laukizera bidean.
Korrikaren ordutegiak Uribe Kosta eta Erandion:
Martxoak 21, osteguna
Erandio 17:13:34
Martxoak 22, ostirala
Erandio 12:15:49
Leioa 13:01:19
Erromo 13:33:49
Algorta 14:00:28
Berango 14:55:43
Sopela 15:16:43
Barrika 15:54:31
Plentzia 16:18:19
Gorliz 16:42:49
Urduliz 17:15:19
Korrika 18ren ibilbidearen bideoa
18. Korrika from Ibilbideak on Vimeo.