Bi urte pasa dira
Komantxe konpartsak Otsoen Gaua lelopeko lehenengo jaia Errekaldeko Kukutza III gaztetxean ospatu zuenetik. Ordutik, "Bilbo-Bizkaiko gaztetxe ta etxebizitza okupatuek aldaketa asko jasan dituzte. Desalojo asko ta mehatxuak. Han geratu zaizkigu Kuku, Uztaldi, Patakon, Ermitatze (Plentzia), LaMaison...", kolektiboko kideek adierazi dutenez. Baina, azpìmarratu dutenez, okupazio ugari ere izan dira: "Nerbioi itsasadarreko eskumaldean, Sopelako Sekeko gaztetxeak 3 urte beteko ditu, Getxoko Txorimalok 6 ta indartsu, ta Erandiokak bat ta aurrera doa! Plentzia ta Gorlizko gazteek beste mundu bateko isun bat ekiditu ostean, hondartza ondoko lokalak okupatu ta hortxe daude, Urdulizgo gazteek bezala! Bestalde, Gobela ibaiko obrak eta guzti, Itzubaltzeta gaztetxea salbatzea lortu dute", azaldu du Komantxek. Bada, Otsoen Gaua Erandioko Kalezulo gaztetxean ospatzea erabaki dute, "Hiri basatian ez gara beldur, otsoen antzera taldea baitugu" lelopean. Hitzordua larunbat honetan, martxoak 2, jarri dute, ondokoak izango direla: motxilak eta gerriko poltsak egiteko zein oinarrizko elektrizitate tailerrak (12:00), herri bazkaria (15:00), ginkana poteoa (18:30) eta Siroka eta Ziribulio Sound taldeen kontzertua (21:30). Sarrera 5 eurotan egongo da. Argazkian, okupatu eta berehala, gaztetxe jaio berriari sostengua ematera joandako gazte batzuk. Argazkian, Komantxe konpartsako hainbat lagun Aste Nagusian / cc-by
artberri.