Larunbat honetan, martxoak 2, Kontsumo Iraunkorraren bederatzigarren Azoka egingo dute, 11:00etatik 14:00etara Leioako Euskal Etxeen II. plazan. Erabilitako objektuen azoka da, objektuen bizitza luzatzeko lekua. "Ez da trukaketa hutsa hemen proposatzen dena, hori baino askoz gehiago ere bada: gauzek haiekiko beharrizanaren balioa dute. Niri balio ez zaidan hori beste pertsona batentzat behar-beharrezkoa izan daiteke. Nahi duzun guztia ekartzeko aprobetxa dezakezu eguna: jantziak, liburuak, musika, altzariak, zapatak, apaingarriak, jostailuak... Balio ez duela pentsatu arren, gogoratu beste pertsona batzuei balio ahal zaiela. Hori bai, saiatu objektuak egoera onean egon daitezen", azaldu dute udal iturriek. Aurten, gainera, azokaren bezperan, bizikletan ibiltzera gonbidatu dituzte herritarrak. 17:00etatik aurrera, metrotik hurbil dagoen Bizi Leioa Biziz aparkalekutik irtengo dira eta, bidegorrian barrena, Leioako hainbat plazatan geratuko dira azokako publizitate eta objektuekin apainduz. Ibilbidea Euskal Etxeen II. plazan amaituko da. Argazkia: ©
Leioako Udala.