"Ideia batzuk krisi madarikatu hau gainditzeko" izenburuko liburua aurkeztuko dute gaur Leioan, Kurkudi Kultur Taldeak antolatuta. Mundu hobeagoaren bila dabiltzaten pertsonei zuzendutako liburua duzue esku artean, Jabier Lertxundi ekonomian doktoreak zein soziologian lizentziatuak eta
Itzarri Consulting-eko koordinatzaileak idatzia, Koikili Lertxundiren euskaratze lanak lagunduta. Biek parte hartuko dute 19:00etan Kurkudi herriko tabernan izango den ekitaldian. "Gaiak badu garrantzia, baita edukiak zein hizkuntzatan idatziak dauden ere, publiko helebidunari zuzendua beraz. Egungo krisi egoera hobeto ulertzeko asmotik abiatuz, norberak egoera honi aurre egiteko dituen aukerak jorratzen ditu. Hots, haurnasketatik ekintzara garraiatzen gaituen bidea jorratzen du liburuak, talde lanean irtenbidea aurki dezakegula frogatzen saiatzen dena alegia!", azaldu du Itzarri Consulting-ek. Eskualdean, liburua salgai dago Kurkudin, Brankan, Abian, Eztabaidan, Amnistian eta Plaza Beltzan. Argazkian, 2011ko urtarrilaren 25ean, 50 bat gizon-emakume elkartu ziren Leioako Bulebarrean, Langabezia eta pentsioen murrizketaren kontrako Plataformak deituta, hilaren 27ko greba orokorraren alde egiteko.