Gizon bat atxilotu dute Erandioko lonja batean aiztoaz lapurtzea egotzita

Ertzaintzak 39 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Bilbon, Erandioko lonja batean indarkeriaz egindako lapurreta batekin lotura duelakoan. Igande gaueko 10etan izan zen gertaera. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldutakoaren arabera, aipatu Erandioko lonjan sartu ziren bi gizon, horietako bat sukaldeko aiztoa eskuan; eta barruan zegoen pertsonari mehatxu egin zioten. Aipatu lagunak ihes egin zuen zauririk jasan gabe, gaizkileek diru kopuru txikia zeukan kutxa gotorra eta gerriko poltsa bat (sakeleko telefonoa, kreditu txartelak eta biktimaren agiriak zituen barruan) lapurtzen zuten bitartean. Ertzaintzak ikerketa abiatu eta atzo goizean atxilotu zuten 39 urteko gizonezkoa, Bilboko bere etxean, gertaerarekin lotura duelakoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun