Sergio Polo preso politiko sopeloztarra isolamendutik atera dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ots. 27a, 10:57

Sergio Polo Escobes preso politiko sopeloztarra sei hilabetez eduki dute jada lehenengo graduan eta isolamendu moduluan bakar-bakarrik, Kordobako espetxera aldatu zutenetik. Joan den astean, zigorra beste sei hilabetez luzatu ziotela eta urte oso bat isolamenduan mantenduko zutela esan zioten gatibuari, Sopelako Herrirak zabaldu zuenez. Hori salatzeko kanpaina abiarazi zuen preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko bilguneak, Algortako Herriraren laguntzaz. Bada, orain, Polo isolamendutik atera, beste modulu batera eraman eta bi euskal preso politikorekin jarri dute, Sonia Polo bere arrebak jakinarazi duenez. Gauzak horrela, aipatu kanpaina bertan behera utzi dute herri bilguneek. Argazkian, hileko azken ostiraleko elkarretaratzean Sergio Poloren egoera salatu zuten Sopelan / © Sopelako Herrira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun