Ostiral honetan, martxoak 1, Korrika 18 euskararen aldeko lasterketaren eskualde mailako aurkezpena egingo dute Erandion. Hitzordua 19:00etan jarri dute, Altzagako azoka zaharrean. Hain zuzen ere, hori guztia antolatzeko laguntzaile bila dabil Berbots Erandion Euskaraz! taldea. "Zuen laguntza behar dugu, dan-dana prestatzeko: azoka atondu, gauza bakoitza bere lekuan jarri... Betikoa: askoren artean erraza, baina gutxi egonez gero... zaila. Lagundu egingo diguzu?", azaldu dutenez. Horretarako, 16:30ean lotu dira Altzagako azoka zaharrean. Konfirmatzeko ondoko posta elektroniko helbidera idatzi beharko da: berbots[abildua]gmail.com. Argazkian, Korrika 17, 2011n, eskualdean barrena.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!