Igorreko Lasarte aretoan 11:30ean egingo duten saioaren bitartez hasiko da gaur Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren 21. edizioan. Bertan, Arratia eta Bustuarialdeko taldeak ibili dira lehian. Orotara, hiru kanporaketa, finalaurreko bi eta finala jokatuko dituzte Arratia, Bilbo, Busturialdea, Lea Artibai, Enkarterri, Ipar Uribe eta Durangaldea eskualdeetako 50 bertsolari gaztek, talde bitan banatuta, adinaren arabera, 18 urte artekoak eta 19-24 urte bitartekoak. Gaurko lehenengo sailkapen-saioaren ostean, beste bi egingo dira: martxoaren 5ean, Markinako Lea-Artibai ikastetxean, Lea Artibai eta Ipar Uribe taldeen artean, azken horretan
Algortako Bertsolari Eskolako (ALBE) neska-mutilak izango direla; eta, hurrengo egunean, Zallako institutuan, Enkarterri eta Bilboren artean. Finaulerrekoak martxoaren 12an eta 14an egingo dira, lehenengoa Durangoko Institutuan, Durangaldea iazko irabazlea eta gaurko irabazlearen artean; eta bigarrena, Getxoko Aixerrotako institutuan, martxoaren 5eko eta 6ko irabazleen artean. Finalerako hitzordua 22an da, Bilboko Kafe Antzokian. Talde irabazleak 1.260 euro jasoko ditu; azpitxapeldunak, 900; eta bizkaiera egokiena darabilenak, 140 euro. Argazkian, Peru Vidal leioaztarra kantari Ipar Uribek irabazi zuen 2011ko finalean / © BBK.