Bestalde batetik, Udalean ordezkaritza duten taldeen aldeko botoekin (Bildurenak izan ezik abstenitu baitziren), Berdinsarea berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako bortizkeriaren aurkako udalen sareak hitzartutako adierazpen instituzionala onetsi zuten. Udal politikako esparru guztietan emakumezkoen presentzia eta eragina areagotzea eskatzen du adierazpenak. Era berean, Sahararekiko elkartasuna agertzeko adierazpen instituzionalari atxiki zaio Udala. Eusko Jaurlaritzak, gaur, otsailak 27, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zutela 37 urte betetzen den eguna dela eta, hile honetan bertan onartutako adierazpena da.
Martxoaren 8a
Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Getxoko Udalbatza “tokiko politikan nagusi den eredua, gizonezkoen boterean eta lidergoan oinarritua, aztertu eta eztabaidatzearen alde” agertu zen. Horretarako, Udalak zera bultzatuko du: emakumezkoek herritartasun eskubidea osorik baliatzeko gainditu behar dituzten oztopo errealak aztertzea, etorkizunean berresteko; emakumezkoentzako sareak eta espazio berriak sortzea, tokiko bizitzan duten parte-hartzea eta eragin-gaitasuna indartzeko estrategiak praktikan jartzeko; eta lan bateratua egitea elkarteekin, emakumezkoek tokiko bizitza politikoan parte hartzea bultzatzeko.
Sahara
Saharari dagokionez, adierazpen horretan Udalak Saharako herriaren askatasuna eskatuko du eta Marokok okupatutako lurraldeetako saharar herritarren giza eskubideak, zibilak eta politikoak aldarrikatuko ditu. Marokoko agintariei eskatuko die eten dezatela giza eskubideen aldeko ekintzaileen kontrako jazarpena Saharako Mendebaldean eta aska ditzatela preso politikoak. Saharar herriaren autodeterminazio-eskubidea berretsi egingo du, Nazio Batuen Erakundeak adostutako eran eta Espainiako gobernuari eskatuko dio Nazio Batuen ebazpenaren arabera gatazka konpontzeko prozesua babesteko. Halaber, herritarrak animatzen ditu saharar herriari babesa emateko eta orobat salatzera nazioarteko krisi ekonomikoko egoerak larriagotu duen saharar herriaren babesgabetasun- eta ahanztura-egoera salatzeko. Azkenik, aintzatetsiko du Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren gobernu legitimoa eta babestu egingo ditu Fronte Polisarioko kideak. Eta konpromisoa hartzen du inguru hartako elkartasun-jarduerak eta presentzia instituzionala mantentzeko.
Zinegotzi kargu-hartzea
Gogoratu, azkenik, osoko bilkura horretan zinegotzi karguaz jabetu zela Ignacio Uriarte Gorostiaga EAJko kidea, Itziar Epalza Urkiaga Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuordearen ordezko gisa.