Eskualde honetan ere badira oraindik atxikitu ez diren alkate eta zinegotziak. Udalbiltzako talde sustatzaileak haiek ere nahi ditu nazio eraikuntzarako lanean. Haiei dei egiten diegu –eta bereziki Euskal Herria aintzat hartzen dutenei– Udalbiltzari atxikimendua eman diezaioten, eta sostengua emana dugunokin batera larunbatean Donostiako batzarrean izan daitezen.
Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu, Euskal Herriaren egituraketa politikoa eraikitzen lagundu, nazio eraikuntza bultzatu, herrialde guztietako udalerrien arteko harremanak eraikitzen lagundu eta nazioartean Euskal Herria nazioa dela adierazi; horiek dira Udalbiltzaren sorrerako bost irizpideak. Ezin dugu aukera galdu; guztion artean egin behar dugu Euskal Herria.
Hemen eman dezakete zinegotzi eta alkateek atxikimendua.
Igor Eguren, Iratxe Lopez de Aberasturi eta Maite Iturre, Udalbiltzako talde sustatzaileko kideak