Justuriz gain, Euskal Herriko beste 22 irrati libre, komunitario eta euskaldun batzen ditu Arrosak. Euskarazko irratsaioen elkartrukea da Arrosaren gaur eguneko funtziorik garrantzitsuena. Halere, elkarlanean jarduteak eskaintzen dituen aukeretan sakontzen jarraitzea dute asmoa eta ildo horretan antolatu dute jardunaldia. Larunbateko tailerrak "oinarrizkoenetik, teknikoenera. Beti ere, kontu praktikoak" izango dira. Herri bazkari baten ostean, arratsaldean Arrosa sarearen iragana, orainaldia eta, batez ere, etorkizunaz mintzatuko dira. Gauean, kontzertu batek emango dio bukaera egitarauari. "Hastear dauden herri- edo auzo-irratiei dei berezia" egin diete jardunaldian parte hartzeko.
Jardunaldiaren egitaraua
• 10:00etan, tailerren 1. blokea, aukeran: erredakzio tailerra, nola sortu irrati bat zerotik, zuzeneko emisioa kaletik, estudioko mahaiaren erabilera, Arrosako webgunea.
• 12:00etan, tailerren 2. blokea, aukeran: albisteen tratamendua eta hizkuntza sexista, software librea irratigintzan, automatizazio programak, audio editatzea, ahozkotasuna irratigintzan.
• 14:30ean, herri bazkaria (5 euro).
• 17:00etan, "Arrosa Sarea, atzo, gaur eta bihar" mahai-ingurua.
• 21:00etan, hardcore kontzertua: Beartrap (AEB), Witchcult (Ingalaterra) eta Tragic Vision (Asturias).
Ekimenaren kartela