Kirol Arloko diru-laguntzei dagokienez, aurreko urtean bezala, subentzio guztiak deialdi bakarrean bildu dira. Horretarako, zortzi diru-laguntza ardatz ezarri dira: oinarrizko kirolaren sustapenerako Getxo Kirolekin hitzarmen bat adostuta duten tokiko kirol-eskolak (265.400 euro); denboraldi lehiaketetan parte hartzen duten klubak eta bakarkako probetan parte hartzen duten kirolariak (325.000 euro); amaierako faseetan parte hartzeagatik eratorritakoak (23.000 euro); kirol ekitaldien antolaketa udalerrian (105.000 euro); bertako kirol tradizionalak (28.568 euro); arrisku handiko eta abenturazko kirolak (4.000 euro); festetako kirol ekintzak (3.272 euro); eta 8 eta 12 urte bitarteko umeek entrenamenduetan euskara erabiltzea sustapena (16.000 euro).
"Laguntza horiek hainbat irizpideren arabera emango dira: besteak beste, aintzat hartuko dira emakumeen kirolaren sustapena, pertsona elbarrituentzako ekintzen antolaketa eta kluben inplikazioa udalerriko kirol politikan, eskola-kirol programen bitartez", azaldu dute udal arduradunek. Interesa duten klub eta pertsonek deialdi horretako oinarriak eta eskariak egiteko epeak Getxo Kirolen webgunean aurkitu ditzakete.
Kultur elkarteentzako diru-laguntzak
Aurtengo deialdiaren helburu nagusia da Getxoko kultur elkarteei laguntzak eskaintzea, ohiko jarduerek sortutako gastuak bai eta gastu arruntak ordaintzeko. Diru-laguntzak eskatzeko, talde interesdunek helbide soziala Getxon izan behar dute, elkarte izaera eduki eta laguntzen emakida arautzen duen udal ordenantzan ezarritako baldintzak bete. Halaber, ezinbestekoa da elkarte interesdunen zeregina udalerriarentzat interesgarria izatea, udalak edo bere erakunde autonomoek garatutako jarduera kulturalak hobetu, osatu edo ordezkatzen dituztela. Era berean, diru-laguntza jaso ahal izango dute izate juridikoa ez duten elkarteek, baldin eta Getxon helbide soziala badute eta diru-laguntzen xede diren proiektuak edo jarduera kulturalak garatzen badituzte.