Igande honetan, hilak 3, gure historiaren aspektu batzuk (zirgariak, Txo, traineruak…) ezagutzeko doako bisita izango da udalerritik, Getxoko Udalak antolatutako “Maia Egutegia” proiektuaren "Kultura arteko gidariak" ekimenaren barruan. “Denboran zehar: Getxoko ogibideak eta kirolak” ekimenean parte hartu nahi duten pertsonak 11:00etan Areetako Bizkaiko Zubiaren ondoren izango den topalekura hurbildu beharko dira. Paseoaren iraupena bi ordukoa izango da eta Bidezabal metro geltokian amaituko da. “Kultura arteko zubiak eraikiz gozatuko duzu” lelopean, “Kultura arteko gidariak” proiektuak atzerritarrak euskal kulturara hurbildu nahi ditu, eta aldi berean bere ohiturak eta berezitasunak zabaldu ere, udal iturriek azaldu duenez. Ekimenak bertoko lagunak eta atzerritarrak euskal kulturaren ospakizunen inguruan elkartzea helburu duen “Maia Egutegia” ekimenari amaiera ipiniko dio. Argazkiak, "Zirgariak" antzezlanaren irudi bat / cc-by-nc-nd
Agirregabiria.