Bestalde, Cecilia Paganinik, “90 semanas y media” izeneko bakarrizketaren bitartez, amatasunaren eta haurdunaldiari buruzko hausnarketa dibertigarria eta zorrotza egingo du hilaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean.Bestalde, jarduera gehiago egingo dira beste leku batzuetan. Martxoaren 9an, goizeko 10:15ean ibilaldi bat egongo da, Emakumeen Elkartearen egoitzaren ondotik abiatuta. Parte hartzaileak Burdin Hesiaren Interpretazio Gunerantz abiatuko dira. Bertan, dokumental bat ikusiko ondoren, defentsa militar honek suposatu zuenari buruzko hitzaldia entzungo dute. Ondoren, herri bazkaria eta dantzak egongo dira frontoian.
Berangoetako Kultur Etxean egingo den ekitaldi bat dugu emakumeek zineman duten estereotipo ezberdinei buruz Nerea Ganzabalek emango duen hitzaldia, hilaren 21ean.
Horrez gain, Impromptu taldeak Fryderyc Chopin konpositore erromantikoaren lan batzuk aurkeztuko ditu, martxoaren 22an. Emanaldia kontzertu didaktikoa izango da eta musikari poloniar bikain hau ezagutzen lagunduko digu. Antzokian antolatuko diren ekitaldiekin amaitzeko, Moliere klasikoaren lan bat antzeztuko da hilaren 23an. Hezgaitz-ek, Getxoko Antzerki Eskolako emakumeen taldeak, “La enfermera imaginaria y el batallón de criadas” aurkeztuko du.
Egitaraua:
Martxoak 2, larunbata
19:00 “Pago justo”. Genero ikuspegiko zinema, doan, Berango Antzokian.
Martxoak 8, ostirala
19:00 “90 semanas y media” helduentzako bakarrizketa, doan, Berango Antzokian. Amatasun eta haurdunaldiari buruzko hausnarketa umoretsua, Cecilia Paganinirekin.
Martxoak 9, larunbata
10:15-12:30 Emakumeen Elkartetik abiatuta Burdin Hesiaren museora, eta txangoa mendira.
14:30 Frontoian, emakumeen bazkari herrikoia. Prezioa: 20 euro.
17:00 Dantzaldia.
Martxoak 10, igandea
13:00 Uribe Kostako Mankomunitateak antolatutako ekitaldi nagusia, Urdulizko probalekuan. Horra joateko:
10:30 Irteera oinez, Moreaga parketik.
10:30 Txirrindularien entrenamendua, Moreaga parketik Urdulizeraino.
Martxoak 16, larunbata
19:00 Berangoko emakumeen ikuskizun aparta, doan, Berango Antzokian. Emakumeen Elkarteak, Nagusien Etxeko emakumeen abesbatzak, Fernando Ansoleagaren poesia taldeak eta kultur etxeko dantza moderno taldeko neskek parte hartuko dute.
Martxoak 21, osteguna
18:30 Mahai-ingurua, Berangoeta kultur etxean. Gaia: Emakumeen estereotipoak zineman. Doan.
Martxoak 22, ostirala
19:00 Impromptu taldea kontzertua. Sarrera: euro 1.
Frederic Chopin musikariaren lanari buruzko kontzertu didaktikoa.
Martxoak 23, larunbata
19:00 “La enferma imaginaria y el batallón de criadas” Molieren komedia, doan, Berango Antzokian, Hezgaitz Getxoko Antzerki Eskolako emakumeen antzerki taldearen eskutik.