Hilaren 6an, asteazkenean, “Berdintasuna kirolean: aurrerapenak eta erronkak” hitzaldia izango da Ainhoa Azurmendi kirolaria eta kirol-aholkulariaren eskutik, Villamonteko kultur aretoan, 19:00etan. Toki eta ordu berberetan, baina martxoaren 14ean, “Emakume getxotarren esperientziak kirolean” gaiari buruzko mahai-ingurua izango da. Parte hartzaileak honako hauek izango dira: Yahaira Agirre, goi mailako kirolaria eta judoka; Matxalen Sangroniz, Fadurako ikastaroan erabiltzailea eta neska kirolarien ama; Luisa Alonso Cires, mendizalea eta “Mujerse Pyrenaica” blogaren sortzailea eta geilea; Maite Arraiza goi mailako kirolaria, triatleta eta atleta; Eva Cisneros gomazko paletako jokalaria (kirol federatua) eta Isabel Rodriguez Bergaretxe, Getxo Rugby taldekoa.
Hilaren 18an, 19:00etan, emakumek gai desberdinei buruz egindako laburmetraien emanaldia izango da Villamonteko kultur aretoan. Laburmetraiak eta egileak hurrengoak izango dira: Tania Arriagaren “La espinita”, Azucena de la Fuenteren “Tarde casting”, Rosa Marquezen “Burocracia”, Laura Gonzálezen “La pelota de fútbol”, Carlota Coronadoren “Libra”, Oriana Alcaineren eta Alejandra Marquezen “5 recuerdos”, Alaitz Aranzenaren eta Maria Ibarretxeren “Exhibition 19”, eta Mabel Lozanoren “Escúchame”.
Jarduerek haurtzaindegi zerbitzua izango dute, baina aurretiko izen-ematea egin beharko dute interesdunek 944 660 136 telefono zenbakian edo berdintasuna[abildua]getxo net helbidean. Informazio gehiago: www.getxo.net helbidean.