Urdulizko Iparralde frontoiak Berasaluze VIII-Albisu eta Ezkurdia-Zubieta bikoteen arteko dema hartuko du bihar, ostirala. Bertatik zuzenean ikusteaz gain, Eitb.com-en zein ETB1-en jarraitzeko aukera izango da, gaueko 10etatik aurrera. Iparraldeko ezker pareta finalerdietarako lehia sutsuaren lekukoa izango da, lau pilotariek jokoan izango baitute Binakako Txapelketaren laugarren postua, hurrengo faserako sailkatzeko azken tokia. Hamaikagarren jardunaldiko partidaren garrantziaz jabetuta, materialak probatu zituzten atzo, Iparralden. Ezkurdiak adierazi duenez, Urdulizko partida "txapelketan ditugun helburuetarako nahitaezkoa da. Hil edo biziko partida da. Berasaluze VIII eta Albisuri irabazi behar diegu, datorren astean Titin III eta Merino II-aren aurrean izango dugun partidara aukerekin heltzeko". Izan ere, bosgarren daude
sailkapenean Pablo Berasaluze eta Jon Ander Albisu. Urdulizko saioa Mendizabal III - Merino eta Elezkano II - Larunberen arteko partidaz osatuko da. Argazkian, Berasaluze VIII / ©
Asegarce.