Astelehenean abiatuko dute Aste Santuko Bapirukeren izen-ematea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko ots. 28a, 22:31

Getxo udalerriko Bizarra Lepoan euskaldunon elkarteak 5 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako egonaldi irekiak antolatu ditu Aste Santurako, Bapiruke egitasmoaren barruan. Guztira, zazpi egun aukeratu dituzte, txangoak txango, Algortako Zabala eta Itzubaltzetako Romo eskoletan izango diren ekintzetarako: martxoaren 25etik 27ra eta apirilaren 2tik 5era egingo dituzte jolas, kirol eta tailerrak. Horrenbestez, bazkideek astelehenetik, martxoak 4, asteazkenera egin ahal izango dute izen-ematea. Ondoren, hilaren 11tik 13ra bitartean, bazkideak ez direnen txanda izango da. Lehenengoek 30 euro ordaindu beharko dituzte, bigarrenek 50 euro; eta Oinarrizko Errenta jasotzen dutenek 10 euro. Izen-emate hurrenkeran beteko dira lekuak, zehaztu dutenez. Bizarra Lepoan Martikoena kaleko 16. zenbakiko udal eraikinean dago eta bere telefono zenbakia 944 910 387 da. Izena emateko inskripzio orria bete eta sinatu behar da. Argazkian, magia saio bat Bapiruke egitasmoaren barruan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun