Kherau taldeak sortu du aurtengo Ibilaldiaren kanta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mar. 1a, 04:10
Datorren maiatzaren 26an, Ibilaldia Bizkaiko ikastolen jaialdia ospatuko da Portugaleten, "Aldapa leunduz" lelopean. Asti Leku ikastolaren ekimenez, euskararen festa badoa egun handira arteko mugarriak gainditzen eta atxikimenduak biltzen, aldatz gora izan arren. Atzo, Bilboko Kafe Antzokian izan ziren, 2013ko Ibilaldiaren "Aldapa leunduz" abestia eta bideo-klipa ofizialki aurkezteko. Kanta Kherau folk boskoteak harilkatu du, Itzubaltzeta / Romon jaio eta Urdulizen bizi den Aitor Esteban (Baju elektrikoa), Gaizka Andollo (kajoia, djembea eta perkusioa), Iker Lopez de Bergara (ahotsa, alboka eta txirula), Ibon Ordoñez (ahotsa, gitarra, mandolina eta bouzoukia) eta Alex Garcia (trikitixa) ohiko elkarlanean aritu direla. Horretarako, Gatibuko Alex Sardui, Hesiango Zuriñe Hidalgo eta Vendettako Pello Reparaz zein Ruben Antonen laguntza izan dute. Bideoklipa, berriz, Fernando Valgañon zuzendu du artisau-eran, ikastolatik irten gabe. Halere, makina bat ume, guraso, ikasle ohi eta irakasle ibili dira bideoa prestatzen. Atzokoan, ekitaldi ofiziala izan bazen ere, aurretik abestia Portugalete zein Sestaoko Inauterietan nonahi entzun izan da. Argazkian, atzoko aurkezpena / © Kherau.
"Aldapa leunduz" abestiaren bideoklipa (© Kherau - Ibilaldia)






Aldatsak apurka-apurka igoten dabil Portugaleteko Asti Leku ikastolea, aurtengo Ibilaldiaren antolatzailea. Ibilaldiko kantea eta bideoklipa prest dagoz daborduko, biak aurtengo jaiaren leloaren izenburu berekoak: Aldapak leunduz. Kherau talde bizkaitarrak sortu dau abestia. Maiatzaren 26an hartuko dau Portugaletek 35. Ibilaldia jaia.

Ibilaldia erronka handia da Juan Carlos Gomez Ibilaldia alkarteko arduradunak aurkezpenean esan dauenez, baina Ezkerraldean be zailtasunak ganditu eta egoerea gatxa izan arren aldapak leuntzen gabilz. Asti Lekuko zuzendari Jesus Mari Etxebarriak be eskualdeko aldatsak izan ditu berbagai, baina harek be leunduko doguz agindu dau.

Bideoklipa modu artisauan egin dabela azaldu dau Etxebarrriak, ikastolatik urten barik. en gidaritzapean, .

Ibilaldiko leloa izan dau ardatz Kherau taldeak, eta horren inguruan eregi eben kantea. Aldapa leundun izan da oinarria, baina guk sartu dogu beste azpileloren bat bere, gogoratu dau Iker Lopez de Bergarak.Abestiaren grabazinoan lau musikari ezagunen parte-hartzea izan dabela azpimarratu dau:

Kherau taldea 2010ean sortu zan, euskal folk musikea joteko asmoz. dira talde bizkaitarraren bost kideak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun