Berango eta Erandioko udalek bultzatuko dute DBHko ikasleei zuzendutako Alkarbideren euskara kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mar. 1a, 11:51

Aurreko urteetan bezala aurten ere Bizkaiko hainbat udalerrik abian jarri dute "Nahi dudalako!" kanpaina. Alkarbide Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilguneak koordinatuta, egitasmoaren helburu nagusia da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 3. eta 4. mailan ari diren gazteek hortik aurrerako ikasketetan ere euskarazko eredua aukeratzea eta horretarako behar duten informazio guztia ematea, gazteoi zein euren guraso edota orientatzaileei, foru iturriek azaldu dutenez. Orotara, lurraldeko 18 udal eta 2 mankomunitatek parte hartuko dute kanpainan; Erandio eta Berango tartean direla. Uribe Kostako Mankomunitatean egon arren, azken udal hori ez dago euskara arloan mankomunatuta. Kanpainaren ardatza www.nahidudalako.com web gunea da. Bertan gazteek Batxilergoa zein Lanbide Heziketa euskaraz egiteko duten eskaintzaren berri zehatza jaso ahal izango dute. Aurten gainera, unibertsitateko eskaintza zein den ikusteko aukera ere badute gazteek eta euren zalantzen inguruan eztabaidatzeko Tuentia ere erabilgarri izango dute. Horrekin batera, DBH amaitu eta euskara ikasten jarraitu duten hainbat gazteren testigantzak ere jaso ditugu web gunean. Euretan neska-mutilek zergatik ikasi duten euskaraz azaltzen dute. Gainera, web gunean sartu eta inkestan parte hartzen duten gazteek hainbat sari irabazteko aukera izango dute, hola nola, tableta, Nintendo 3 DS eta multi-abentura egun pasa. Argazkian, hainbat hitzaldi eskainiko ditu Itxaso Paya Ruiz algortarrak.

Web gunearekin batera kanpainaren berri emateko diptikoa banatuko zaie kanpaina bultzatu duten udalerrietako gazteei eta gazteon gurasoek kanpainaren nondik norakoak azaltzen dituen gutuna jasoko dute etxean. Guztira, 5300 eskuorri banatuko dira Bizkaiko 33 udalerritan. Horrekin batera, gazteentzako hainbat hitzaldi ere antolatu dira, euretan euskaraz ikastearen garrantzia nabarmendu eta www.nahidudalako.com web gunean zer aurkituko duten azalduko zaie gazteei. Itxaso Paya Ruiz algortarra izango da hizlaria, "eremu eta familia ez euskaldunean bizi arren euskara lehen hizkuntzatzat duen gaztea", Aldunditik nabarmendu dutenez.

Uribe Kostan eta Erandion Batxilergoa edota Lanbide Heziketa euskaraz eskaintzen duten zentroak:

Erandio

• ATEGORRI BHI
Batxilergoa Giza eta Gizarte-Zientziak
Batxilergoa Zientziak eta Teknologia
Tartanga 11. Altzaga - Erandio.
944 675 261 - 015177aa@hezkuntza.net
www.ategorri.net

• TARTANGA GLHBI
Lanbide Heziketa Goi Maila
Gizarte Integrazioa
Soinua
Tartanga 15. Altzaga - Erandio.
944 675 311 - 015630aa@hezkuntza.net
www.tartanga.net

Getxo udalerria

• AIXERROTA BHI
Batxilergoa Giza eta Gizarte-Zientziak
Batxilergoa Zientziak eta Teknologia
Santa Marina 14. Getxo.
944 911 786 - 015109aa@hezkuntza.net
www.aixerrotabhi.net

• FADURA GLHBI
Batxilergoa Giza eta Gizarte-Zientziak
Batxilergoa Zientziak eta Teknologia
Lanbide Heziketa Erdi Maila
Lanbide Heziketa Goi Maila
Landa-ingurunean gorputz eta kirol ekintzak gidatzea
Ibilgailuen Elektromekanika
Haur Hezkuntza
Gorputz eta kirol ekintzak sustatzea
Bizkerre z/g. Algorta.
944 069 000 - 014301aa@hezkuntza.net
www.ifadura.com

• JULIO CARO BAROJA GLHB
Batxilergoa Giza eta Gizarte-Zientziak
Batxilergoa Zientziak eta Teknologia
Salsidu 42, Algorta.
944 306 443 - 014299aa@hezkuntza.net
www.iesjcbarojabhi.hezkuntza.net

Leioa

• JOSE MIGUEL BARANDIARAN BHI
Batxilergoa Giza eta Gizarte-Zientziak
Batxilergoa Zientziak eta Teknologia
Santsoena 6. Leioa
944 648 933 - 014339aa@hezkuntza.net
www.institutobarandiaran.com

• ARTAZA-ROMO BHI
Batxilergoa Giza eta Gizarte-Zientziak
Batxilergoa Zientziak eta Teknologia
Batxilergoa Arteak
Amaia 28. Itzubaltzeta - Leioa.
944 801 005 - 015111aa@hezkuntza.net
www.artazaromo.com

• ASKARTZA CLARET HLBHIP
Batxilergoa Giza eta Gizarte-Zientziak
Batxilergoa Zientziak eta Teknologia
Sarriena 173. Leioa
944 642 600 - askartza@askartzaclaret.org
www.askartzaclaret.org

Leioa eta Erandioko campusa

• OSTALARITZA ESKOLA (ITB) BHI
Lanbide Heziketa Erdi Maila
Lanbide Heziketa Goi Maila
Sukaldaritza eta Gastronomia
Sukaldaritza zuzendaritza
Sarriena (Unibertsitatea)
946 012 446 - 014340aa@hezkuntza.net
www.gastronomiavasca.net/topics/escuela

Plentzia

• URIBE-KOSTA BHI
Batxilergoa Giza eta Gizarte-Zientziak
Batxilergoa Zientziak eta Teknologia
Gatzamina z/g. Plentzia
946 770 082 - 015143aa@hezkuntza.net
www.uribekostabhi.com

Sopela

• ANDER DEUNA IKASTOLA HLBHIP
Batxilergoa Giza eta Gizarte-Zientziak
Batxilergoa Zientziak eta Teknologia
Gatzarriñe z/g. Sopela
946 760 266 - sopela@ikastola.net
www.anderdeunaikastola.net
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun