Areetako enpresa elkartegira aldatu dute Getxolan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mar. 1a, 13:24

Getxolan ekonomi sustapenerako udal zerbitzua Areetako Ogoño kaleko 1. zenbakian dagoen elkartegira lekuz aldatu dute. Beraz, Bizkaiko Foru Aldundiarekin partekatuko du aipatutako eraikina, eta horretan enpresen hazitegia ere egongo da. Guztira 22 enpresa-proiektu egoteko lekua dago, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Bestalde, Turismo Alorrari lotutako ekonomi sustapenerako taldea ere hemendik aurrera egoitza horretan izango da. Dena den, publikoa artatzeko bulegoak Algortako Ereaga hondartzan segituko du. Udalaren ekonomi sustapenerako zerbitzuen helburuak honako hauek dira: enpresak sortzea, ekonomia sustatzea eta enplegua Getxon bultzatzea. "Hori guztia berriztapena, jasangarritasuna eta partaidetza sustatuz eramango da aurrera", nabarmendu dute udal iturriek. Horretarako, Getxolanek informazio, dinamizazio, profesionalizazio, ekite prozesu, prospektiba eta hiriko proiektutako esparruetan lan egiten du, enpresei eta ostalaritzari, turismoari, langabeei eta ekonomia sozialari zuzenduta. Argazkian, Areetan altxatutako udal eraikin berria / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun