Izena aldatzeko prozedura legegintzaldi honetan hasi bagenuen ere, ezin dugu ahaztu azken hamarkadetan, sasi guztien gainetik, "Sopela" izena aldarrikatu duten lagunak. Bidean hamaika oztopo topatu arren, aurrera egiten jarraitu duzuenoi. Sopelan euskarak merezi duen begirune eta errespetua aitortzeko lanean jarraitu duzuenoi. Zuentzat gaur [atzo] Udal honek hartu duen erabakia, azkenean, lortu duzue- eta. Ezina, ekinez egina!
Saioa Villanueva Sopelako alkateak atzoko Udalbatzan irakurritako testua, izen aldaketarako mozioa onartu ostean