Aratz dantza taldearen eta Zuentzat kultur elkartearen laguntzaz, martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu Gorlizko Udalak. Horrenbestez, ostiral horretan, “Tres décadas de feminismo y movimiento de mujeres vasco en imágenes” izenburuko hitzaldia izango da Sertutxenan, 18:00etatik aurrera. Ondoren, 19:00etan hasita, bertso saioa emakume bertsolariekin, dantzak eta txokolate jana izango dira Ibarretan. Hilaren 9an, berriz, bazkaria egingo dute 15:00etan Nagusien Etxean eta, ondoren, poteo-batukada, 19:00etatik aurrera, Basfemband Basauriko banda feministak girotuta. Urdulizko Inola emakumeen elkarteak ere bazkaria eginez aldarrikatuko du Emakumeen Eguna. Horrenbestez, ostiralean, Regi tabernan jarri dute hitzordua, 15:00etan. Eta bazkalostean, “Criadas y señoras” pelikula izango dute ikusgai, 18:00etan. Bazkariaren prezioa 25 eurokoa da eta asteazkena da izena emateko azken eguna. Argazkian, Inola Urdulizko emakumeen elkarteko kideak / © Inola.