Neska-mutil getxoztarrei zuzendutako baliabideen gida plazaratu du Gazteria Zerbitzuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mar. 1a, 19:09

Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak baliabideen gida bat argitaratu berri du udalerriko gazteentzat. Liburuxka horretan honako hauek jasotzen dira: tokiko elkarteen baliabideei buruzko informazioa, gazteen intereserako elkarteak edo kirol-taldeak esaterako; jardueraren zati bat edo guztia gazteei begira egiten duten udal-zerbitzuak; gazteentzako ekipamenduak eta informazio nahiz orientazioko zerbitzuak. Izenak berak dioenez, gidak Getxoko haurrek, nerabeek eta gazteek, bai eta haren familiek ere izan ditzaketen baliabide batzuk baino ez ditu jasotzen, hain zuzen ere, aisialdian, informazioan, partaidetzan eta abarretan dituzten beharrei zein eskaerei erantzuna emateko. Gida eskuragarri dago jada udal-liburutegietan, Kultur Etxearen aretoetan eta Gazte Informaziorako Bulegoan. Gainera, ale-kopuru bat dago eskatzen duen orori bidali ahal izateko. Eskaera udal webgunearen (www.getxo.net) Gazteria atalaren bidez egin beharko dute pertsona interesatuek, eta bide horretan ematen duten posta-helbidera bidaliko diete. Argazkian, hainbat neska-mutil Algortako Urgull kaleko Gauegun gaztelekuan / © Getxoko Udala.

"Lana pixkanaka erakundeen laguntzarekin osatzen joan beharko da, talde horrentzat intereseko baliabide izan daitekeela aurrera eramaten dutela pentsatzen dutenek beraiek egindako lanarekin. Kasu horretan erakunde interesduna Gazteria Zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko da", azaldu dute udal iturriek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun