Babes horren ostean, kongresuko momentu esanguratsuena iritsi da: batukadaren soinu eta erritmo artean, antolakundearen izena eta logoa estaltzen zuen oihala jaitsi da. Izena argitara eginda, Ernaiko bozeramaileak atera dira jendaurrera, izenari izana ematera: Aitor Anda, Mikel Button, Gotzon Elizburu, Maialen Etxeberria eta Irati Sienra. Etxeberriak hartu du hitza elkartu diren gazte guztien izenean.
Ernai gazte antolakundearen aurkezpenaren unea (cc-by-nc Topatu.info)
Ernai gazte antolakundea (cc-by-nc Ernai Antolakundea)