Orain gutxi jardunaldi teknikoa egin dute Faduran Udalak eta tokiko ikastetxeek, Getxoren egoera ekologikoa eta herritarren eguneroko ekintzek ingurunean duten eragina aztertzeko asmoz. Aurten ere Eskolako Agenda 21en parte hartzen duten 11 hezkuntza zentroetako ikasleek diagnostikoa burutu dute Ingurumen Aretoan, herriaren mugikortasuna, energia, elikadura eta hondakinen inguruan. Azterketa abiapuntutzat hartuta, ikasle getxoztarrek daukaten zeregina, "aztarna ekologikoa" murrizteko plan egoki bat prestatzeko ideiak bilatzea izango da. Horretarako, lehenago hainbat galderei erantzun beharko dizkiete. Horietako bat litzateke honako hau: "Zein azalera beharko litzateke Getxon kontsumitzen ditugun baliabideak ekoiztu eta sortzen ditugun hondakinak bereganatzeko?". Hain zuzen, jardunaldian mahaigaineratu zuten galderetako bat izan zen, udal iturriek zehaztu dutenez. Argazkian, Imanol Landa Getxoko alkateak eta Eskolako Agenda 21 ekimenean parte hartzen duten herriko 11 ikastetxetako ikasleek urtero egiten dute batzarra udaletxean / ©
Getxoko Udala.