Getxoko Udala eta bere erakunde autonomoak
Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak duen entitate laguntzaileen sarean sartzeko hitzarmena sinatu dute gaur Imanol Landa alkateak eta Jose Maria Villate aipatu erakunde horretako zuzendari nagusiak. Agintari getxoztarrak esan duenez “udal estrategiaren barruan udalerri dinamikoa eta berritzailea sortzeko garrantzi handiko ituna da”. Akordioa Getxolanen egoitza berrian sinatu dute, Areetan, "bertako ekonomia sustapenaren dinamismoan eta berrikuntzan udal bultzada horren ikurra den egoitzan". Hitzarmenak "Euskadiko berrikuntza sare garrantzitsuenean" parte hartzea ahalbidetuko du, udal arduradunek zehaztu dutenez. Mila elkarte baino gehiago atxikituta ditu sareak. "Horrela, Getxoko proiektuak eta enpresak modu nabariagoan agertuko dira; kontaktuen sarea zabalduko da; dinamizazioa areagotuko da eta komunikaziorako kanalak indartuko dira, besteak beste", azaldu dutenez. Argazkian, Udaleko eta Innobasqueko ordezkariak gaurko ekitaldian / © Getxoko Udala.