Metro Bilbaok bat egin du
Emakundek martxoaren 8aren inguruan diseinatu duen
kanpainarekin eta hura hedatzen laguntzeko 500 kartel jarriko ditu geltokietan, bai euskaraz, bai gaztelaniaz. Era berean, txarteldegietako pantailetan ere, 250 edo, mezu hori ikusiko da astebetez. "Nasak erakuslehio bihurtuko dira berdintasunaren balio soziala azpimarratu nahi duen kanpainarekin: berdintasunik ez izateak kosteak dakartza pertsona, gizarte eta ekonomia mailetan, eta berdintasuna ona da pertsonak banaka garatzeko eta gizarteak berak ere aurrera egiteko", azaldu dute garraio enpresako iturriek. Leloa “Berdintasuna gizarte osoari mesede egiten dion giza eskubidea” metroko geltoki guztietako txarteldegietan eta informazio-euskarrietan ikusiko da gaurtik, asteartea, hurrengo asteartera arte, martxoak 12. Gainera, kartela eskura dago jada www.metrobilbao.net webgunean, deskargatu nahi duenarentzat.