Martxoaren 16rako sagardo bazkaria antolatu du Egizuk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mar. 5a, 18:37

Egizu Getxo Euskaldun! elkarteak antolatuta, txotx garaiaz gozatu ahal izango dute aipatu udalerriko zein inguruetako euskaltzaleek martxoaren 16an. Beti bezala, bazkaltzera joan aurretik kulturarekin lotutako bisita egingo dute; eta bazkaldu ostean, parranda egiteko aukera egongo da. Hala ere, aurtengo nobedaderik handiena da Bizkaitik irten gabe egingo dutela sagardotegira txangoa, "Bizkaia maite dogulako!". Horrenbestez, goizeko 9etan abiatuko da autobusa Algortako Telepizzatik; ordu erdi beranduago Santutxun (Txurdinagako kiroldegian) geldialdia egiteko. 10:30ean, berriz, “Euskadiko biodibertsitatea” izenburuko ibilaldi gidatua egingo dute Urkiolan barrena. Bazkaltzeko, 14:00etan, Muxikako Gorozika sagardotegia aukeratu dute; eta ondoren, Gernikan izango da arratsalde pasa (tabernak, turismoa, parranda…). Bertatik, gaueko 9etan abiatuko dira etxerantz. Salneurria 40 eurokoa (bazkaria eta autobusa) izango da; eta ibilaldia egin nahi dutenek 2 euro gehiago jarri beharko dute. Azkenik, izena emateko, "lehenbailehen!", ondoko telefono zenbakietan: 616 885 165 / 685 732 963 / 619 935 541. Argazkian, Egizuk egindako beste sagardo bazkarietako bat / cc-by Egizu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun