"Eman euskara elkarri" lelopean, datorren martxoaren 14an abiatuko da Andoainetik
Korrika 18, hamaika egunez Euskal Herria zeharkatu ondoren hilaren 24an Baionan amaitzeko. Gurean, Erandio udalerritik birritan igaroko da Korrika. Batetik, martxoaren 21ean, osteguna, Sondikatik helduko da 17:10 pasatxo Asuara, San Inazio (Bilbo) aldera egiteko 17:35 inguruan. Hurrengo egunean, hilaren 22an, ostiralarekin, berriro Erandion (Altzagan) sartu 12:15ean itsasadarra zeharkatuta eta Leioa, Itzubaltzeta / Romo, Algorta, Berango, Sopela, Barrika, Plentzia, Gorliz eta Urduliz zeharkatuko ditu euskararen aldeko lasterketak. 17:35 inguruan joango zaigu, Laukizera bidean. Bitartean, guzti horren berri emateko hamaika ekimen izango dira eskualdean. Besteak beste, ostegun honetan, hilak 7, Izaki Gardenak taldearen kontzertua izango da
Abian kultur elkartearen egoitzan. Hitzordua 20:00etan jarri dute Algortako Bidebarri kaleko herriko tabernan. Argazkian, Korrika 17, 2011n, eskualdean barrena.