Larunbat honetan, hilak 9,
Ernai Ezker Abertzaleko gazte antolakunde sortu berriaren aurkezpena egingo dute Algortan. Horrekin batera, eguna, martxoaren 29tik apirilaren 1era Urduñan izango den
Gazte Danbada jaialdiaren berri emateko ere erabiliko dute. Horrenbestez, 12:00etatik aurrera, jolasak eta tailerrak egongo dira Tellagorri plazan. 14:00etan, berriz, ekitaldia egingo dute Txiki-Otaegin. Eta 15:00etan bazkaria (3 euro) Abian kultur elkartean. 17:00etatik 19:00etara poteo musikatua izango da herrian zehar. Eta 19:00etan borroka martxa Getxoko Txorimalo gaztetxera. Bertan, Garrasika, Neallta Fola, Eztanda eta The Friday's Crew taldeek emango dute kontzertua. Sarrera 4 eurotan izango da. Hala ere, egun osorako txartela (bazkaria + kontzertua) erosteko aukera egongo da, 5 euroren truke. Argazkian, mila gazte ingururen aurrean ernaldu da Ernai joan den larunbatean / cc-by-nc
Topatu.info.