Hugo Chavez hil da, Hego Amerikako sozialismoaren sinboloa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mar. 6a, 02:05

[cc-by-sa Lander Arbelaitz - Argia.com] Hugo Chavez hil dela iragarri du Venezuelako Gobernuak astearte arratsaldean, 58 urte zituela. 2011ko ekainean detektatu zioten minbizia eta ordutik lau aldiz operatu dute Habanan. Nicolás Maduro izendatu zuen bere ondorengo bezala eta bera izan da Caracasko ospitale militarretik albistea eman duena. "Gure herriari iragar diezaiokegun Informaziorik gogorrena eta tragikoena jaso dugu. 16:25ean [21:55 Euskal Herrian], martxoaren 5ean gaur, Hugo Chavez Frias gure komandante presidentea hil da", adierazi du Maduro lehendakari-ordeak. Zazpi aldiz irabazi zituen hauteskundeak Chavezek. Bere heriotzaren berri eman dutenean, presidente-ordeak esan du mina bake eta lasaitasun bidez kanalizatzeko, eta Venezuelako herriaren batasuna eskatu du. "Saminaren unea da". Arratsaldean Madurok AEBak akusatu ditu Chavez hil duen minbizia sorrarazteagatik. Azken asteetan arnasa hartzeko arazoak zituen. Madurok Chavezen heriotza Arafatenarekin erkatu du, azken hau pozoituta hil zen ez baitago argi. Argazkian, Hugo Chavez hauteskunde kanpainan / cc-by-nc-nd Alex Lanz.

Maduro presidente ordea Caracasko ospitale militarretik albistea ematen (© Venezuelako Cadena Nacional)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun