Martxoaren 8aren harira ekitaldiak antolatu ditu Itzubaltzetako Emakumeen Asanbladak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mar. 6a, 10:19

Itzubaltzeta / Romoko Emakumeen Asanbladak (IEA) hainbat ekitaldi antolatu ditu egun hauetarako. Gaur (asteazkena) bertan hitzaldia egingo dute 19:30ean kultur etxean. Hurrenez hurren, etxeko langileen egoeraz, emakumea eta krisiaz, emakumea eta nekazaritza munduaz berba egingo dute Liz Quintanak, LABeko kide batek eta EHNEko beste kide batek. Martxoaren 8ko Emakumeen Egunean, berriz, manifestazioa egingo dute Santa Eugenia plazatik abiatuta, 20:00etan. Azkenik, larunbatean, hilak 9, bizikletada Santa Eugeniatik (11:00) eta bertso bazkaria (15:00) izango dira. Azken horretarako txartelak Txiskales eta Branka tabernetan salgai daude, 6 eurotan, baita IEAko kideei eskatuta ere. Argazkian, Emakumeen Eguneko manifestazioa iaz Itzubaltzetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun